'Kromotik herrira' ekimena abiarazi du Oria merkatarien elkarteak

Ainhoa Gil 2025ko urr. 23a, 11:02

Villabona eta Zizurkilgo Oria merkatari elkarteko dendetan erosketak egiten dituen bezeroak kromoak jasoko ditu trukean. Osatutako kromo-bildumak erosketa-txekeengatik trukatu ahal izango dira, azaroaren 24ra arte

Oria merkatari elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten bezeroek kromoak jasoko dituzte. Kromo bakoitzak herriko denda bat ordezkatzen du.

 Denda bakoitzak kromo ezberdinak banatuko ditu, modu aleatorioan erosketa bakoitzean gutxieneko 10 euroko erosketa egin beharko da kromo bat erosteko. Gero, bildutako 7 kromorengatik, 10 euroko erosketa txekea jasoko dute bezeroek; 14 kromogatik 20 euro; 21 kromogatik 30 euro; eta 28 kromogatik 40 euro.

Kanpainan 10 eta 40 euro arteko txekeak banatuko dira, bildutako kromo kopuruaren arabera. Guztira 1.000 euro banatuko dira sari gisa. Kromoak txekeengatik astelehenetan trukatu ahal izango dira Villabonako Udaleko herritarren arreta bulegoan, 08:00etatik 14:00etara.

Herritarrek elkarrekin kromoak trukatzeko aukera izango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!