Nafarroako hegoaldea eta erdialdea oinarri hartuta, euskara ofiziala ez den zonaldean eragitea du xede egitasmoak, tokiko ekoizleak sustatzearekin batera. Bada, auzolanari tiraka, bertako produktuez osatutako makina bat saski banatzen da urtero Euskal Herri osoan barrena, Errigorarekin. Gainera, eremu horretako euskalgintzari ekarpen-ekonomikoa egiten zaio udazkeneko kanpainan, saski bakoitzaren balioaren % 25 bideratzen baita euskararen aldeko proiektuetara.
- Saski beltza (60 euro): olioa, piperrak, zainzuriak, orburuak, kardua, potxak borraja, teilak, mahats zukua, ardo beltza, iIlarrak, patxaran eta mantekatuak.
- Saski berdea (65 euro): piperrak, olioa, zainzuriak, orburuak, txitxirioak, pasta, tomatea, teilak, txokopipitak, sagar zukua, ozpina eta ardo beltza erdi-ondua.
- Saski gorria (75 euro): ardo beltza, ardo txuria, olioa, piperrak, zainzuriak, turroia, mantekadak, polboroiak, ardi-gazta, txokolatezko molineritoak eta patxarana.
Nola egin eskaera?
Bi bide daude eskaera egiteko:
- Online, HEMEN klik eginda.
- Eskuorriak beteta. Kasu horretan, herrietako arduradunari emanda erregistratu daitezke.
Banaketa
Behin kanpaina amaituta, herrietako arduradunek iragarriko dituzte banaketa egunak eta tokiak.