Gau Beltza | Aiztondo

Badator Gau Beltza Aiztondora ere

Ainhoa Gil 2025ko urr. 27a, 12:28

Gau Beltzak indarra hartu du eskualdean. Herri eta txoko askotan ospatzen da azken urteotan. Aiztondon ere, indarrean da ospakizuna

Aldaera ezberdinekin, munduko txoko askotan ospatzen da Gau Beltza. Euskal Herrian ere ospatu izan da festa hori, harik eta XX. mendean galtzen joan zen arte. Indarrez itzuli da ospakizuna ordea, eta eskualdeko txoko eta bazter asko hartuko ditu urriaren 31n. Kuiak hustutzea, janari eskean ibiltzea edo baserriz baserri kantuan ibiltzen ziren garai bateko euskaldunak. Ohitura horiek berreskuratzeko ahaleginean, egitarau oparoak prestatu dituzte herriz herri. 

Aiztondo bailaran ere indarrean dago ospakizuna. Udalek, elkarteek, eskolek, herritarrek... hainbat eragileren artean berpiztu dute jaia eskualdean. 

 

Aduna

19:00 Txokolatada eta ‘beldurrak erre’ plazan. Norberak bere beldurrak idatzita ekarriko ditu, plazan erretzeko.

19:30 Beldur ibilbidea, hilerrira.

20:15 Afari merienda plazan. Udalak mahaiak eta aulkiak hariko ditu. Jatekoa, edatea eta edalontziak norbere kontu.

21:00 Disko festa.

Amasa-Villabona

18:00-19:15 Haurrak makilatzeko aukera eta Arimen pasabidea Gaztelekuan. 

19:30 Beldurrezko kalejijra Gaztelekutik abiatuta, Loatzo musika eskolako batukadarekin.

Ondoren, zezen suzkoa eta gaztain-jatea, Errebote plazan.

Etxeko arropa zaharrarekin eta aurpegia maindireaz estalita etortzeko gonbita zabaldu dute.

Asteasu

Udala, guraso elkartea..., eragile ezberdinak aritzen dira Asteasuko Gau Beltza antolatzen. Han ere ez dira falta izaten ohiko osagaiak: beldurraren ibilbidea, mozorroak, jan-edanak, musika...

Larraul

16:15 Eskolatik atera, margotuta eta mozorrotuta.

17:00 Haur eta nerabeentzat txokolatada, elkartean.

18:00 Gau Beltzeko Ibilbidea herrian zehar, plazatik abiatuta.

19:00 Beldurrak sutara, plazan

Urriaren 20tik aurrera apaingarriak prestatzeko materiala prest izango da liburutegian. Eskolan jantzitako mozorroa ez aldatzea eskatzen da.

Zizurkil

Ombu Guraso Elkarteak, Gaztezulok eta Udalak antolaturik:

Aurreko egunetan Gaztezulon tailerrak egingo dira kalabazak hustu eta jantziak prestatzeko.

19:00 PM Otaño Herri Eskolan bildu eta kalejiran Joxe Arregi plazaraino etorriko dira, Gaztezulokoekin batera.

19:15 Gaztain erreak eta txokolatea plazan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!