"Martxoan joan ginen gu bertara. Musika banda, trikitilari taldeak, biolinak, eskusoinuak, gitarrak, pianoak… Tresna ezberdinetako ikasleek hartu zuten parte elkartrukean, bertako ikasleen etxeetan pasa zutelarik ostegunetik igande bitarteko jarduna.
Orain beraiek datoz Euskal Herrira, Loatzo musika eskolako ikasleen etxeetara. Azaroaren 6etik 9ra izango ditugu gure artean. Aukera paregabea izango dugu beraien kultura musikaren bidez ezagutzeko eta nola ez, gozatzeko, musika hori baita, gozamena , eta kultura ezberdinen arteko komunikabide kanal paregabea".
Herritarren parte-hartzea
"Eta guzti hau noski, Loatzo Musika Eskola osatzen duten herriekin elkarbanatu nahi dugu, zuek, herritarrak ere, aipatutako egunetan burutuko ditugun ekintzekin goza dezazuen.
Azaroaren 6an, Ostegun iluntzean etorriko dira eta ostiral goizean harrera egingo zaie Villabonako udaletxean eta ondoren Villabona, Alegia eta Anoetako ikastola eta eskoletara joango dira DBHko ikasleei emanaldi txiki bat eskaintzera.
Larunbata, azaroak 8, izango da egun deigarriena, egitarau erakargarri bat prestatu
baitugu:
-12:00etan kalejira Villabona-Zizurkil-Villabona ibilbidean Vilafranca eta Loatzo musika eskolako ikasleez gain, Villabona eta Zizurkilgo erraldoiek ere parte hartuko dute gurekin kalejiran zehar.
-18:00etan kontzertua Villabonako gurea zinean. Bi musika eskoletako hainbat musika taldek joko dute bertan.
Eguna borobiltzeko, bi musika eskolako ikasle nahiz irakaslek, afari musikatu bat egingo dugu Alegiako kultur etxean.
Ikusi dezakezuen bezala, asteburu paregabea izango da musikaz gozatu eta bi herrien arteko lotura sendotzeko, musikak kultura ezberdinak lotzen baititu.Gonbidatuta zaudete
festara!!"