[Postontzia]

Zuberoako ikastolen aldeko ekimena

Ikaskoli 2025eko azaroaren 3a

2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basaburuan 35 haurrekilan, eta Eperra Pettarrean74 haurrekilan) tokiko mozkinekin osatutako saskiak salgai ezartzen dituzte gabonetarako.

Balorapena egiteko unean, pozik agertu dira 2024ean, 2200 saskiren heina atxikitzeaz. Kopuru egokia da, bai ekonomikoki haien beharreri erantzuteko bai eta mozkinen eskeintzan.

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua gelditzen da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Beraz hobe, gaurdanik gure esku dagozten dinamikak martxan jartzea, bihar eta etorkizunean autonomia haundiago batekin
bizitzeko gisan. Hortan datza ere saski salmentaren funtsetako bat.

Azkenik, nahizta saretzeko lan bat daramaten zonalde ainitzetan, oraindik loturarik gabeko erremuak gelditzen dira. Nahi lukete, saretze lan hau lurralde guzietarat hedatu, salmentari buruzko informazioa zabaltzeko eta saskiak erosteko posibilitateak errexteko. Interesatua den jende oro integra dezake proiektu hunen garapena gure web orriaren bitartez harremanean sartuz.

Aurten ere, hiru saski mota izanen dira salgai: Pettarra Arbaila eta Basabürüa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!