Aldez aurretik izena eman beharko dute herritarrek, honako formulario hau beteta. Aurrera begirako hilabeteetan, eskualdeko gainerako herrietan ere trebakuntza-hitzorduak izango dira.
Formakuntzez gain, doako aholkularitza pertsonalizatua ematen du Beterri-Buruntza Mankomunitateak. Bi modu daude hitzordua eskatzeko: enpresa@beterriburuntza.eus helbidera idatzita edo 943 244 523 telefonora deituta.