Azaroaren 17an epailearen aurrean deklaratuko du Xuhar Pazosek

Aiurri 2025eko azaroaren 3a

2024an Tolosan egindako elkarretaratzea

Azaroaren 17an egingo du Xuhar Pazos gazte billabonatarrak epailearen aurreko deklarazioa. Xuhar herri plataformak gazteari babesa emateko elkarretaratzea deitu du egun horretan, 10:30ean, Tolosako epaitegiaren aurrean.

2024ko otsailaren 13an, Tolosako Inauterietan, Xuhar Pazos gaztea larri zauritu zuen ertzainek jaurtitako foam pilota batek. Begian jo zuen gaztea, ikusmena kaltetuz. 2024ko azaroan kasua artxibatu egin zuen epaileak baina 2025eko irailean berriz ere kasua irekitzeko agindua eman zion Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Tolosako 1. Instrukzio Epaitegiari.

Azaroaren 17 deklaratuko du gazteak Tolosako Epaitegian.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!