Oinkari Dantza Taldearen 50. urteurreneko ospakizunerako sarrerak eta tiketak salgai

Aiurri 2025eko azaroaren 6a

Ekitaldi nagusirako sarrerak eta bazkarirako tiketak azaroaren 7an, ostirala, 19:00etatik 21:00etara, jarriko dituzte salgai, Ikastolako ganbaran.

“50 urte dantzan” ikuskizuna azaroaren 21ean, ostiralean, izango da, 22:00etan, Villabonako Olaederra kiroldegian, eta sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezke. Bestalde, azaroaren 22ko bazkari berezirako tiketak ere salgai izango dira, 45 eurotan.

Gerturatzen ari da Oinkari Dantza Taldearen 50. urteurrena: azaroaren 20an beteko dituzte 50 urte, eta hori ospatzeko asteburu berezia antolatu dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!