“Sendabelarrak eta hilekoa” ikastaroa Fraisoro Eskolan

Aiurri 2025eko azaroaren 6a

Fraisoro Eskolan, basalandereen inguruko formazioaren barruan, emakumeei bereziki zuzendutako ikastaro berezi bat antolatu dute: “Sendabelarrak eta hilekoa”.

Formakuntza honek auto-ezagutzan jarriko du arreta, hileroko zikloa ilargiaren eta urtaroen erritmoekin lotuz. Halaber, menopausiarako bidea, elikadura egokia eta sendabelarren erabilera landuko dira, hilerokoaren ondoez eta gorabeherak arintzeko baliabide praktikoak eskainiz (enplastoak, infusioak...).

Ikastaroa Ainitze Sala irakasleak emango du, euskaraz, eta hiru saiotan banatuko da: azaroaren 17an, abenduaren 15ean eta urtarrilaren 19an, 16:00etatik 19:00etara.
Matrikula: 55 euro.

Informazioa eta izen-ematea: Fraisoro Eskola
Tel. 943 692 162 / fraisoro@fraisoroeskola.eus

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!