Palestinaren aldeko pilota-jaialdia egingo dute Galarretan

Aiurri 2025eko azaroaren 6a

Pilota-jaialdia izango da Hernaniko Galarretan azaroaren 23an, Palestinari elkartasuna erakusteko helburuz, Gernika Palestina herri ekimenak, Oriamendik eta zenbait pilota-klubek antolatuta. Pilotaren hiru modalitate nagusiek bat egingo dute hitzorduan: 17:00etatik aurrera, erremonteko, zesta-puntako eta esku-pilotako norgehiagokak egongo dira, Eli Pagolaren eta Andoni Rekondoren bertsoak lagun. Tartean izango dira Imanol Ansa eta Ander Goikoetxea Urnietako erremontistak.

Antolatzaileek adierazi dutenez, "ekimenaren helburu nagusia Palestinako herriari laguntza humanitario zuzena ematea da, bildutako diru guztia Gernika Palestina herri ekimenak bertara kudeatuko baitu" . Hala, Salgai daude sarrerak, jada, Oriamendiren webgunean, 10 eurotan (hamar urtetik beherako zaleek doan izango dute sarrera). 

Esku-pilota
Xabi Apaolaza-Ibai Zabala
Mikel Goñi-Iker Elizegi

Zesta-punta
Erika Mugartegi-Arai Lejardi
Elaia Gojenola-Maia Goikoetxea

Erremontea
Ansa II-Aiestaran VI
Goikoetxea V-Larrañaga

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!