
Prentsa oharra:
"Sailburuak egun hauetan ospitale berriaren inguruan eman dituen xehetasun batzuen harira ez da bermatzen tolosaldeako herritarrentzat, 100%publikoa izango den eta zerbitzu guztiak izango dituen osasun arretarik ez eta gaurko Asuncioneko langileak ospitale berrian lanean jarraitu ahal izatea ere, beraz, datorren azaroaren 22rako manifestazioa deitu dute LAB eta ELAk Asuncioneko 350 langileren enplegua bermatu dadin eskatzeko.
Langileok urte asko daramatzagu herritarrekin batera Tolosaldeako ospitale publikoaren aldeko aldarrikapenetan murgilduta. Hasieratik zehaztu genituen hiru aldarrikapen nagusi horietatik, egun, ez dugu bat bera ere bermatuta.
Izan ere, egun hauetan Osasun Sailburuak bai enpresa batzordeari emandako, nahiz publiko egin dituen berriak kontuan hartuz, gaur egun, Asuncionen lanean dauden 350 langileek ez dute inolaz ere bermatuta lanean jarraitzea. Kontuan izan behar dugu langile hauetako asko urte luzez aritu direla eskualdeko herritarrei zerbitzu publikoa ematen, pribatizatuta eta egoera kaskarrekin. Sailburuordeak mahai gainean, hitzez, jarri duen proposamenak soluzio partziala eta denboran mugatua eskeintzen du eta ez dugu ontzat ematen.
Orain hilabete gutxi Donostiako Onkologikoko langileak subrogatuak izan dira eta gaur egun osakidetzako langileak dira. Beraz, ahoz egindako proposamen honetan, atzera egin dezala eta Onkologikoan egin den bidea hartzea eskatzen dugu.
Ospitalak izango dituen zerbitzuei buruz, plan funtzionalik ez daukagu eta beraz xehetasunak falta zaizkigu, baina aurreratu dituen datu batzuk aztertuta, %100 publikoa izango den bermerik ez dugu, ezta aldarrikatzen dugun zerbitzu guztiak izango dituen ospital komarkal bat izatea ere, besteak beste, OSI Donostialdeatik zintzilikatutako bereizmen handiko anbulatorio baten itxura duelako.
Beste aldarrikapenekin batera, Osasun sailburuari Asuncioneko langileak subrogatzea eskatzen diogu,. Asuncion klinika publifikatzerarekin batera, izan ere eman nahi duten zerbitzuarentzat eraikina egon badago. Edo bestela Tolosan eraikiko den ospitale berrian subrogatuak izango direla bermatzea eskatzen diogu. LABek eta ELAk manifestazio bat deitu dugu datorren azaroaren 22rako, Tolosan, goizeko 12:00etan Triangulo plazatik hasiko dena. Ahalik eta jendetsuena izan dadin, eta inoiz baino ozenago aldarrikatu beharra dugulako, bertara, eskualdeko eragileei atxikitzea eskatzen dizuegu eta bide batez, Tolosaldeako alkateei, langileen subrogazioa bermatzen ez bada, proiektua ontzat EZ ematea eskatzen diegu.
Langileen lan eskubideen defentsan eta Tolosaldeak behar duen osasungintza publiko baten alde borrokan jarraituko dugu."