Elurra ari du

Aiurri 2025eko azaroaren 21a

Elurra iritsi da inguruotara. Buruntza, Adarra... mendialdeak zuritzen ari dira. Bideoan ikus daitezkeenez, elurtzen ari da Zizurkil eta ingurua. Andoainen ere elur malutak iritsi dira goizean.

Lasarte-Oriatik ikusita, Adarra zuri ageri da. Buruntza gaina eta inguruak zuritzen ari dira goizean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!