Zerbitzu publikoa eta berme guztiekin izatea aldarrikatzeaz gain, Asuncioneko langileek eskaera zehatza egin diote Osasun sailburuari: "Asuncioneko langileak subrogatzea eskatzen diogu,. Asuncion klinika publifikatzerarekin batera, izan ere , eman nahi duten zerbitzuarentzat eraikina egon badago. Edo bestela Tolosan eraikiko den ospitale berrian subrogatuak izango direla bermatzea eskatzen diogu. Eta bide batez, Tolosaldeko alkateei, langileen subrogazioa bermatzen ez bada, proiektua ontzat EZ ematea eskatzen diegu. Langileen lan eskubideen defentsan eta Tolosaldeak behar duen osasungintza publiko baten alde borrokan jarraituko dugu."