Torturen auzi iluna jasotzen duen "Karpeta urdinak" dokumentala ikusi ahal izango da Bastero Kulturgunean

Aiurri 2025eko azaroaren 23a

Ander Iriarte eta Pako Etxeberria. Argazkia: Kronika.

Azaroaren 27an izango da ekitaldia, arratsaldeko 18:30tan hasita, Bastero Kulturgunean. Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideek hitzaldia eskainiko dute dokumentalaren ostean. 

Kriminologiaren Euskal Institutuak torturaren inguruko txostena Nafarroako Gobernuari, 2023ko hasieran. Txosten horrek, gutxienez, 1960tik 2015era arteko 1.068 tortura kasu jaso zituen. 2017an Euskal Autonomia Erkidegoan aurkeztutako txostenean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 4.311 tortura kasu atera zituen argitara institutuak. Bi ikerketen baturak errealitate gordin bat azalerazi du 1960tik hona Hego Euskal Herrian: 5.379 tortura kasu, datu ofizialen arabera.

Familia barneko aurkikuntza baten ondorioz, Ander Iriarte Alvarez (Oiartzun, 1986) Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako ikerketan murgilduko da, torturaren errealitatearen bila. Hortik abiatuta osatu zuen "Karpeta urdinak" dokumentala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!