Izaro Arrutik eta Kike Amonarrizek gidatuko dute ''Tribuaren Berbak'' saioaren denboraldi berria

Aiurri 2025eko azaroaren 25a

Irudia: EITB

Abenduaren 3an, Euskararen egunean, itzuliko da saio ezaguna ETB1era. Oraingoan, Amonarrizek Arruti andoaindarra izango du lankide.

EITBk aurreratu duenez, “euskarari eta hizkuntzei buruzko entretenimendu eta dibulgazio saioa Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik gidatuko dute abenduaren 3tik aurrera. Gure nortasunaren oinarri den hizkuntza, euskara, izango du erdigunean, beti begirada positiboz eta modu eraikitzailean landutako edukiekin”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!