Go!azen 12.0 ikuskizuna, Basteron eta Gurean

Aiurri 2025eko abenduaren 2a

Euskal Telebistako telesail ezagunaren aldaera bat herriz herri egiten dituzten musikalak dira. Urtarrilaren 4an Andoainen egingo du geldialdia birak, eta martxoaren 15ean Amasa-Villabonan. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

"Go!azen" telesailaren 12. denboraldiak denetariko osagaiak izango ditu: abenturak, misterioa, gaztaroko maitasuna, komedia, drama… Horrekin batera, egungo eta betiko euskal talde eta abeslarien kanten moldaketak entzun ahal izango dira, ohi denez.

Telebistaz harago, ikuskizuna herriz herri egiten ari dira eta eskualdean bi bisitaldi izango dira Amasa-Villabonan eta Andoainen, hurrenez hurren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!