Euskararen eguneko ekitaldiak, Beterri-Aiztondon

Aiurri 2025eko abenduaren 3a

Ekitaldi-sorta egingo dute, gaurkoan, euskararen nazioarteko egunarekin bat eginez.

Zizurkil

18:30 Ekitaldia | Joxe Arregi plazan. Honako hau izango da ekitaldiaren oinarria: Zizurkildarrok jokoan ikusten dugu euskararen etorkizuna?

19:00 Mosaikoa | Tolosaldeko gainerako herrietan egin den bezala, "EUSKARAREN ETORKIZUNA JOKOAN!! giza mosaiko erraldoia osatzeko R hizkia irudikatuko dugu bildutako herritar guztion artean, eta adierazpena irakurriko dugu".

Aduna

16:00 Jarduerak haur eta gazteentzat | Eskolan jarduerak egingo dituzte bazkalostean eta, ondoren, txokolate beroa jango dute.

Asteasu

19:00 Solasaldia | Usarrabiko ikus-entzunezko aretoan euskararen inguruko solasaldia egingo dute. Ekitaldiak euskararen erabilera, irakaskuntza eta etorkizuneko erronkak izango ditu ardatz. Hizlari ariko dira Xabier Usabiaga telebista aurkezle eta esataria, Xabi Etxaniz eta Mila Iztueta irakasleak. Amaia Agirre, aldiz, saioaren moderatzaile lanetan ariko da.

Andoain

17:30 DJ Saioa haur eta gazteentzat | Makaldegian plazatxoan DJ Mikeltxi ariko da. Eguerdian adierazpena irakurriko dute udal ordezkariek eta euskararen bidean diren herritarrei aitortza egingo diete. Arratsaldekoa, berriz, haur eta gazteei begirako saioa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!