Gaurko lehen atalean, hizkuntzen mundua izango du hizpide saioak. Bikotea Londresen izanak da munduko eta Europako hizkuntzen gaineko informazio bila, eta bertan bizi diren euskaldunen zein bertako herritarren iritziak jaso ditu.
Euskarari eta hizkuntzei buruzko dibulgazio saioaren edizio berri bati ekingo diote ETB1n gaur gauean, 22:15etatik aurrera. Kike Amonarriz tolosarra eta Izaro Arruti andoaindarra dira bere aurkezleak.