Durangoko Azoka

Abenduaren 5a Durangoko Azokan

Aiurri - Tokikom - EITB 2025eko abenduaren 5a

Euskal Herri osotik etorritako bisitari gaztetxoen presentziarekin zabaldu ditu ateak Durangoko Azokaren 60. aldiak. Ikasleen Goiza izan da gaurkoa, eta hala, askotariko tailerrak eta ekintzak izan dituzte gune ezberdinetan. Kulturgileak ere egun osoan zehar izan dira haien postuetan haien sormen lanak aurkezten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!