Deitzaileek horrela deskribatu zuten 2026rako jarritako gaia: “Gipuzkoa lurralde bizia da, natur ingurune aberatsa, tradizio sustraituak eta komunitate balio sendoak dituena. Aldi berean, etorkizunera begira aurrera egiteko ekimena duen lurralde industriala gara, pertsonak eta ingurunea zaintzen dituena. Guztion ongizatea bultzatzen duen lurraldea, azken finean. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak goiburutzat hartu du Ekin. Zaindu. Bizi lema legealdi honetan, gipuzkoar guztien ongizate integralaren aldeko lana laburbiltzen duenez. Aukeratutako gaiaren bitartez eta argazkien bitartez, gipuzkoarron balio konpartitu horiek guztiak indartzen eta sustraitzen jarraitu nahi du Aldundiak”.
Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko ordezkariekin osatutako epaimahaiaren ardura izan da argazki guztiak ikusi eta baloratzea, baita lehiaketako oinarriak betetzen ez dituzten horiek alde batera uztea ere. 13 argazkirik onenak aukeratu dituzte eta, horretarako, kalitate artistikoa, lanen teknika eta lehiaketaren gaiarekin harremana hartu dituzte kontuan.
Abuztukoa, esaterako, Ane Jalon andoaindarrarena da.
EGUTEGIEN BANAKETA, DATOZEN EGUNOTAN
- URNIETA. Abenduak 13, larunbata. 11:30-12:30. Udaletxe parean
- ANDOAIN. Abenduak 13, larunbata. 13:00-14:00. Goikoplaza
- ADUNA. Abenduak 14, igandea. 10:00-11:00. Herriko plaza
- ZIZURKIL. Abenduak 14, igandea. 11:30-12:30. Joxe Arregi plaza
- AMASA-VILLABONA. Abenduak 14, igandea. 13:00-14:00. Errebote plaza
- ASTEASU. Abenduak 14, igandea. 16:00-17:00. Herriko plaza
- LARRAUL. Abenduak 14, igandea. 17:30-18:30. Herriko plaza