Loatzo Musikak Eskolak prest du Eguberrietako emanaldi sorta

Aiurri 2025eko abenduaren 9a

Abenduaren 15ean abiatuta, zortzi emanaldi prestatu dituzte Loatzo Musika Eskolako kideek. Aiztondo bailarari dagokionez, Zizurkilgo herriguneko elizan arituko dira abenduaren 15ean, Villabonako Gurea aretoan abenduaren 16an eta Adunako Elordi aretoan abenduaren 19an. 

Iruran, Altzon, Alegian, Anoetan eta Ibarran eskainiko dituzte gainerako saioak. Hainbat musika tresna, abesbatza, tailerrak... ikasturtean zehar landutakoak erakutsiko dituzte ikasleek emanaldi horietan.

Ikusi, jarraian, emanaldien egitarau osoa: 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!