Iñaki Torres bitxigileak erakusketa eta salmenta jarriko ditu K10 Hotelean

Aiurri 2025eko abenduaren 11

Zilarrezko eta harrizko bitxiak lantzen ditu Iñaki Torres artisau andoaindarrak, eta Urnietan K10 hotelean erakusketa eta salmenta jarriko ditu, abenduaren 14an, igandearekin. 

Iñaki Torres bera eta Susana Garcia 10:00etatik 20:00etara egongo dira hotelean, hain zuzen.

Torresek zilarra eta harria lantzen ditu eskuz, eta enkargu pertsonalizatuak (bitxiak, belarritakoak, eraztunak, zintzilikarioak...) egiten ditu. Loquequieroenmijoyero.com webgunean bere artelanak erakusgai dauzka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!