Ezpata Dantzarien harrera ikusgarria Lurdes Iriondori Gipuzkoako Urrezko Domina emate-ekitaldian

aiurri 2025eko abenduaren 13a

Ezpata Dantzariek harrera egin ohi die Urrezko Domina jasotzera doan pertsona edo elkarteari Aldundiaren egoitzaren atarian. Era horretan, aurten, Eider Mendoza Diputatu Nagusiarekin batera bertaratu diren Maria Jesus eta Maria Angeles, Lurdes Iriondoren ahizpei egin diete ohorezko ongietorri hori. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai:

Aipatzekoa da Urki Dantza Taldeko lau ezpata dantzarik hartu dutela parte usadiozko dantza dotore horretan.

Hain zuzen, Ainhoa Mujika Diez, Leire Iturralde Alfonso, Eñaut Egaña Gaston eta Irune Patino Otermin aritu ziren ezpata dantzari gisa, Urrezko Domina ematean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!