Lasterketa 15:30ean hasiko da, Urkamendi elkartetik abiatuta. Antolatzaileek ibilbide eta distantzia egokituak prestatu dituzte parte-hartzaileentzat. Lasterketan parte hartu nahi dutenek kronoák.com webgunearen bidez eman ahal izango dute izena. Azken orduko izen-ematea ere egingo da Urkamendi elkartean, 15:00etatik aurrera.
