San Silbestre lasterketa jendetsua, Zizurkil eta Villabona artean

Ainhoa Gil 2025eko abenduaren 31

Urkamendi elkarteak antolatu du aurtengo San Silbestre eguneko lasterketa. Haurrek eman diote hasiera ekitaldiari eta, 16:30etan abiatu dira lasterkeri helduak. 

Hirurehun lasterkarik hartu du parte helduen lasterketan. Urkamendi elkartearen paretik abiatu, eta Zizurkil eta Villabonan barrena ibili dira lasterka, errepide ertzetan bildu diren herritarren txalopean.

Gizonezkoen lasterketan, Aitor Elola izan da azkarrena helmugan, Aimar Esteban bigarren eta Eneko Arrese-Igor hirugarren. Emakumeen artean, Itziar Ibarbia izan da azkarrena, MAria Rengel bigarrena eta Marta Alonso hirugarren.

Berrogeigarren ediziora iritsi da Villabona eta Zizurkil artean ospatzen den San Silbestre lasterketa; osasun betean iritsi da gainera, parte hartze eta giro bikainarekin.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!