Errege Magoen kabalgatak Urnietan, Andoainen, Amasa-Villabonan eta Asteasun

Aiurri 2026ko urtarrilaren 4a

Artxiboko irudia.

Urnieta, Andoain, Amasa-Villabona eta Asteasu. Ordutegiari erreparatuta, hurrenkera horretan iragarrita daude hitzorduak eskualdean. Eguraldiari erreparatuta, arratsalde-iluntze hotza izango da biharkoa.

Urtarrilak 5, astelehena

Urnieta

16:00-17:00 Errege Magoek gutunak jasoko dituzte elizan.

17:30 Errege Magoen kabalgataren hasiera Lobera baserritik.

18:15 Amaiera San Juan plazan.

Andoain

16:30 Erregeak Done Joan Bataiatzailea Zaharren Egoitzara joango dira bertako aiton-amonei opariak banatzeko.

18:25 Erregeak menditik behera datozela ikusiko da.

18:30 Segizioa Txitibar plazatik irtengo da Andoaingo txistulariekin batera. Zumea kalea eta Kale Nagusia zeharkatu ondoren, Erregeak udaletxeko balkoira aterako dira.
Andoaingo Olagain Txistulari taldeak alaituko du. (Animalien babeserako legea dela eta ezingo da haurren argazkirik atera zaldien gainean).

19:15-19:30 Goikoplazara iritsiera.

Amasa-Villabona

18:30 Ibilbidea: Amasatik herrigunera.

Asteasu

19:00 Ibilbidea: Elizmenditik herrigunera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!