Azken ekitaldia udaletxearen kanpoaldean izango da. Bertan abestuko dute Xabat Illarregi Nafarroako txapeldunak eta Aitor Etxeberriazarraga Bizkaikoak. Ondoren, Joseba Azkarragak eta Bego Atxak manifestua irakurriko dute. Eta, amaieran, Pantxoa eta Peio abeslariek kantatuko dute.
Hitzorduak, goizean hasita
Egun osoko egitaraua antolatu du Sarek.
- 11:30 Porrotx eta Zapotxin Bilbiko plazan.
- 12:30 NAIZ irratiaren emanaldi musikatua Bilbiko Plazan.
- 12:30 Kalejirak Alde Zaharrean. Ondalan eta Usansoloko erraldoi eta buruhandiak Santiago plazatik, trikitilariak Barrenkaletik eta txistulariak Jardines Kaletik.
- 13:00 Bertso emanaldia, balkoitik balkoira, Txakur kalean.
- 13:00 Orkresta elektrotxaranga Zamudioko atetik.
- 14:30 Kantujira Berakatz taldearekin, Barrenkaletik abiatuta.
Gizarte hobea, amets
Desio bat du Sarek, etorkizunera begira: “Urtarrilaren 10ean, larunbatean, Bilbo aldarrikapen demokratikoaren eredu izango da, eta etorkizun partekatu baten aldeko apustua egingo da bertan, Euskal Herriak urtetan jasan duen iraganaz bestelakoa izan dadin. Hori da modu bakarra datozen belaunaldiei guk gure aurrekoengandik jaso genuena baino gizarte hobea uzteko”.