"Egungo testuingurua ikusita, lehentasunezkoa ikusten dugu ideia erreakzionarioei, estatuen erreforma autoritarioari eta hedatzen ari den faxismoari aurre egitea", adierazi dute deitzaileek.
Datozen egunotan aurkezpenak antolatu dituzte Beterri-Buruntzan. Andoainen urtarrilaren 10ean izango da, eguerdiko 12:00etan hasita, Gaztetxean. Urnietan, egun eta ordu berean, udal pilotalekuaren atarian.