Txotx denboraldia 2026

Sagarra, oinarria eta haria

Aiurri 2026ko urtarrilaren 12a

Sagarraren garrantzia azpimarratu zuten denboraldi berriaren aurkezpenean, "sagarraren izaerak gorpuzten baitu sagardo bakoitza".

Euskal Herriko sagardogintza egiten ari den aldaketa guztiaren oinarri nagusia da bertako sagarra. Izan ere, sagasti berriek aukera bereziak zabaltzen dizkiote sektoreari, sagarrak motaz mota bildu eta tolarera eramateko aukera, dibertsifikatzeko aukera, eta sagastietan lan eginda kalitate handiko lehengaia lortzeko aukera. Xede horretan erabat murgilduta daude 7 lurraldeetako sagar eta sagardogileak: "Sagarrari dagokion plangintza eskuartean dugu, eta sagardoari dagokiona egun gutxi barru osatzeko aukera izango dugu. Ekintza plan honi dagokion elementu garrantzitsuena sagarraren uzten arteko oreka eta ekoizpena bideratzea dira zalantzarik gabe. Eta Euskal Herriko eragile desberdinak martxan jarri dira hori lortze aldera".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!