Arroza, lekaleak, pasta, azukrea, atuna eta sardinak latan, konpresak, pardelak eta eskolako materiala bilduko dituzte aurten.
Eskualdeko hainbat puntutan utz daiteke materiala eta ikastetxe askok egin dute bat kanpainarekin. Adunan, udaletxera eta liburutegira eraman daiteke urtarrilaren 30a baino lehen. Larraulen, Urkipera jo behar da, 16:30etatik 19:00etara eta, aurrez deitzea komeni da: 634 289 327.
Zizurkilen, Plazida Otaño liburutegian edota udaletxean utz daiteke.