KORRIKA

Atharratzetik Bilbora, badator 24. KORRIKA

Aiurri 2026ko urtarrilaren 25a

21. Korrika (2019) gauez igaro zen eskualdetik; hala igaroko da aurtengo edizioan ere.

Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak berriro hartuko ditu Euskal Herriko errepideak. 24. KORRIKA martxoaren 19an abiatuko da Xiberoatik, eta hamaika egunetan etenik gabe korrika egin ondoren, Bilbon izango du helmuga

AEKk prest dauka dagoeneko 24. KORRIKAren ibilbide osoa. Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik, eta hamaika egunez Euskal Herria osoa zeharkatu ondoren, martxoaren 29an amaituko da Bilbon.

Guztira, 2.175 kilometro egingo ditu etenik gabe, 11 egun eta 10 gau, 3.436 lekuko-hartzerekin. Kilometroen erreserba egiteko aukera datorren otsailaren 1ean zabalduko dute.

Atharratze, abiapuntu sinbolikoa

Azken Korrika Baionan amaitu zen, eta jarraipenari eutsiz, oraingoa Ipar Euskal Herrian hasiko da: Zuberoako Atharratzen, arratsaldeko 15:30ean.

Hautu horrek esanahi berezia du: Zuberoako Basaburua eskualdea KORRIKAREN “itzalguneetako” bat da, lasterketa ez baita bertatik igarotzen, abiatzeko ez bada. Atharratzetik abiatu zen azken eta lehen aldia, ordea, 1985ean izan zen, 4. KORRIKAren baitan.

Gaur egun, gainera, euskararen egoerak kezka handia sortu du eskualdean: azken inkesta soziolinguistikoek erakutsi dutenez, etxeko transmisioa eten egin da, eskola bidezko transmisioa ez da % 15era iristen, eta kale-erabilera nabarmen jaitsi da. Horrez gain, azken hamarkadetan, biztanle kopuruarekiko euskal hiztun galera handiena izan duen lurraldea da Zuberoa, bereziki Basaburua.

Bilbo, helmuga eta jai nagusia

Helmugari dagokionez, KORRIKAren amaierak, ohiturari jarraituta, hiriburu desberdinetan txandakatzen dira. Azken edizioa Baionan amaitu ondoren, aurten Bilbok hartuko du lekukoa. Martxoaren 29an, igandearekin, goizeko 07:20ak pasata iritsiko da lasterketa Bizkaiako hiriburura.

Eguerdian irakurriko da lekukoaren barruan gordetako mezu sekretua, eta ondoren, egun osoko amaiera-jaia izango da Bilboko kaleetan.

Euskal Herriko hiriburuak, geldialdi nagusiak

Atharratzetik abiatu eta gutxira, 16:45ean iritsiko da KORRIKA Maule-Lextarrera. Donibane Garazin martxoaren 20ko goizaldean izango da (02:50ean), eta Iruñera martxoaren 22an iritsiko da, igandean, 14:30ean, Alde Zaharrera.

Baionan martxoaren 24an sartuko da, asteartean, 20:30ean. Donostian, berriz, martxoaren 25ean izango da: goizean Altzan, Intxaurrondon eta Amaran barrena ibiliko da, eta eguerdi aldera Alde Zaharrera iritsiko da. Gasteizen martxoaren 27an sartuko da, ostiralarekin, 21:00ak aldera.

KORRIKA aplikazioa, jarraipen osoa eskura

AEKk KORRIKA aplikazioa berritu du edizio honetarako. Aplikazioaren bidez, erabiltzaileek ibilbidearen xehetasunak, albisteak eta informazio esklusiboa jaso ahal izango dute. KORRIKA Laguntzaileek, aurreko edizioan bezala, informazioa lehenengo jasotzeko aukera izango dute.

Martxoaren 19tik 29ra bitartean, aplikazioak eguneroko bideokronikak eskainiko ditu, eta KORRIKA zuzenean jarraitzeko aukera ere emango du: furgonetaren geolokalizazioari esker, une oro jakin ahal izango da lasterketa non dagoen, aurreikusitako ordutegia betetzen ari den ala ez. Gainera, furgonetatik zuzenean emititutako irudiak eskainiko dira 24 orduz.

Aplikazioak bilatzaile aurreratua ere badu, herriak, eskualdeak edo kilometro zehatzak erraz aurkitzeko. IOS eta Android sistemetarako eskuragarri dago, doan, eta lasterketan zehar sor daitezkeen gorabeheren inguruko jakinarazpenak ere bidaliko ditu.

 

Gauerdian igaroko da KORRIKA eskualdetik

Martxoaren 23tik 24ko gauean, Iruratik egingo du sarbidea KORRIKAk Amasa-Villabonan. Eta, jarraian, Zizurkil, Aduna eta Andoain zeharkatuko ditu. Handik Urnieta eta Hernanirantz abiatuko da.

Martxoaren 23tik 24rako gauean igaroko da KORRIKA

Amasa-Villabona

  • Larrea auzoa, 34 23:41:38
  • CR, N-1 23:42:42
  • Arroa, 20 23:44:00
  • Larrea kalea, 7 23:45:30
  • Kale nagusia, 70 23:46:48
  • Kale berria, 40 23:48:02
  • Txermin 23:49:20
  • Txermin, 16 23:51:42

Zizurkil

  • Zubimusu zubia 23:53:04
  • Bulandegi bidea, 2 23:54:07
  • Bulandegi bidea, 13. 23:56:00
  • Bulandegi bidea, 26. 23:57:18

Aduna

  • Ibaiondo, 18 23:59:15
  • Ibaiondo, 2-3 00:00:05
  • Ibaiondo 00:01:10
  • Santra Krutz ermita 00:02:28
  • Herriko plaza 00:04:25
  • Goiburu 00:06:33
  • Zubitxiki, 16 00:09:21
  • Erribera, 1 00:12:20

Andoain

  • GI-3610 errepidea 00:13:23
  • Sorabilla 00:14:41
  • Aiztondo, 22 00:16:11
  • Aiztondo, 6 00:18:08
  • Aita Larramendi, 28 00:19:26
  • Aita Larramendi, 17 00:20:36
  • Txitibar kalea, 3 00:22:07
  • Kale berria, 9 00:23:12
  • Kale berria, 40 00:24:04
  • Kale berria, 12 00:24:57
  • Plaza Morea 00:26:15
  • Doktor Huitzi, 1 00:27:16
  • Doktor Huitzi, 18 00:28:02
  • Doktor Huitzi, 23 00:29:20
  • Rikardo Arregi, 13 00:30:23
  • Agustin Leitza, 27 00:31:10
  • Agustin Leitza, 11 00:32:39
  • Rikardo Arregi, 3 00:33:42
  • Agustin Leitza, 17 00:34:32
  • Agustin Leitza, 1 00:35:15
  • La Salle etorbidea, 8 00:36:18
  • Arantzibia kalea, 1 00:38:40
  • Gudarien etorbidea 00:40:47
  • Gudarien hiribidea 00:42:16
  • Gudarien etorbidea, 41 00:44:13
  • Gudarien hiribidea 00:47:28
  • Gudarien etorbidea, 36 00:50:43
  • Biribilgunea 00:53:58

 

Erreportaje osoa irakurgai dago Aiurri 685 hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!