Andodaingoak izango du eraginkortasun handiagoa, 2026ko aurrekontu-proposamena eztabaidatuko baita bertan. Asteotan negoziazio-fasean murgilduta daude ordezkaritza duten alderdiak eta gobernu taldea. EH Bilduren eta Podemosen oniritziarekin nahikoa litzateke baina azken urteotan EAJ-PNVk ere babestu ditu kontuak. Ikusteke dago sozialisten, jeltzaleen eta Podemosekoen ikuspegia zein den aurten.
URNIETA
Urnietan, bestalde, aurrekontuen bidea eman zioten 2025eko azken batzarraldian. Oraingoan, hainbat gaien artean, herrian izandako azken eraso matxista salatzeko adierazpena babestuko dute.