'Hitza askatu, erritmoa markatu': 12 eta 16 urte bitarteko gazteek 'Beat-Eroak' rap tailerrean parte hartzeko aukera dute. Otsailean eta martxoan izango da, eta udalerri bakoitzean bina saio egingo dituzte. Aurrenekoan, Odei Barroso rapero eta bertsolariarekin arituko dira gazteak, eta hitza landuko dute: oinarri musikala aukeratu, eta rap letrak lantzen lagunduko die Odei artistak. Aurreneko saio hori otsailean izango da: Urnietan, otsailaren 9an; Andoainen, otsailaren 19an.
Tailerraren bigarren saioan, Odei ez ezik, Telmo Trenor DJ eta ekoizlea ere izango da, eta guztien artean emango diote forma egindako lanari: aukeratutako oinarri musikalarekin eta osatutako letrekin, kanta sortu eta grabatuko dute. Martxoan izango da bigarren saio hori: Urnietan, martxoaren 2an; Andoainen, martxoren 26an.
Udalerri bakoitzean, gehienez ere, 30 gaztek hartu ahal izango dute parte. Izen-ematea datorren urtarrilaren 31n amaituko da. Webgunea: euskara.buruntzaldea.eus.