KORRIKA

KORRIKAko lekukoa eramateko aukera eskaintzen ari da AEK, Andoainen eta Urnietan

Aiurri 2026ko otsailaren 6a

KORRIKAn parte-hartzea zirraragarria da. Aldiz, lekukoa eramatea sekula ahaztuko ez den esperientzia. Andoaingo eta Urnietako AEK lekukoa eramateko aukera eskaintzen ari dira, egunotan. Baldintzak eta aukerak aztertzeko eurekin jarri behar da harremanetan.

Laguntaldeak, elkarteak, negozioak, askotariko ekimenak... modu askotara erosi daiteke kilometroa.

Harremanetarako

  • Urnietako AEK: urnieta@aek.eus
  • Andoaingo AEK: andoain@aek.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!