Inauteri giroko ospakizunak, Aiztondon

Aiurri 2026ko otsailaren 11

Ostegunean eta ostiralean, arratsaldean, eskualde osoko ikasle gazteek kalera eramango dute inauteri-festa.

Honatx, eskualdeko hitzorduak:

Otsailak 12, osteguna

  • 15:00 Amasa-Villabona. Errebote plazatik abiatuko da kalejira.
  • 15:00 Zizurkil. Elbarrenan egingo dute kalejira.
  • 15:30 Larraul. Txaranga eta guzti abiatuko da kalejira, Herri Eskolatik abiatuta.

Otsailak 13, ostirala

  • 15:00 Aduna. Kalejira egiteko asmoa dute, frontoian amaitzeko.
  • 15:00 Asteasu. Kalejiran abiatuko dira eskolatik herriko plazara.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!