Danok Danena halterofilia taldeko gazteen emaitzak

Aiurri 2026ko otsailaren 12a

Joan zen asteburuan bi txapelketatan lehiatu ziren Danok Danena halterofilia taldeko kideak. Bi hitzordu horietako kronika igorri dute taldetik: 

"Aurreko larunbatean, otsailak 7, Espainiako 18 urtez azpiko kluben txapelketa izan zen Madrilen. Espainia mailan 5 talde zeuden sailkatuta  txapelketa honetarak, Danok Danena barne. Orokorrean egin zutena baino lan hobea egiterik bazuten ere, iaz bezela podiumera igotzea lortu zuten. Aurtengoan 3. postuarekin konformatu behar izan zuten.
Hauek bertan izan zirenak: Unai Mesa, Eneko Mesa, Mohamed Reda El Byad, Joel Ropero eta Ander Rodriguez. Ordezko bezela  Jokin Ortiz de Murua zegoen eta lehiatzea egokitu ez bazitzaion ere,  aukera izan zuen bertan egoteko bere taldekideak animatuz eta, hasi-berria denez, txapelketa barru barrutik bizitzeko.
 
Igandean berriz, otsailaren 8an, Espainiako Eskolarteko Teknika txapelketaren txanda izan zen eta taldeko txikienek izan zuten aukera parte hartzeko: Bertan Mia Riko (2016), Nakor Ortiz de Murua (2014), Jon Jimenez (2014) eta Taha el Byad (2013). Guztiak Danok Danena halterofiliakoak dira eta ikastetxe ezberdinetan ikasten badute ere, gaztetxoenak direnez, Zizurkilgo Pedro Mª Otaño ikastetxean izaten dituzte entrenamendu saioak.
 
Teknika txapelketa hau puntuatzea ez da lan erraza izaten epaileentzat, baina  esan beharra dago maila ederrean aritu zirela lauak ere, saio ederra eginez. Bere adinekoen artean 3. postua lortu zuen gure taldeko gaztetxoenak, Mia Rikok, zoragarri aritu zen, lan bikaina eginez. Postu onak baita  Jon Jimenez  eta Nakor Ortiz de Muruak lortutakoak,  Tahak ere lan ona egin zuen. Beraien Espainiako lehen txapelketa izan da, tarimaren gainean gogotsu azaldu dira eta entrenatzaileez gain, guztiek izan dute bertan familia ere animoak emateko eta beraiekin batera txapelketaz gozatzeko.
 
Denbora gutxi da gaztetxo hauek halterofilian hasi direla, ikasteko gogoz eta  ilusioz beterik ikusten ditugu. Animo eta horrela jarraitu!"
 
Otsailaren 21ean, goiz eta arratsaldez Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan izango da Danok Danena taldea, Irun eta Zarautzekin batera Gipuzkoako Kluben Txapelketan eta Liga Nazionaleko I. jardunaldian. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!