Lasarte-Oriako igerilekua berriro zabaltzekotan dira

Aiurri 2026ko otsailaren 19a

Argazkia: Lasarte-Oriako Udala.

Igerilekuaren instalakuntzan matxura nabarmenak antzeman ostean, iazko azaroaren amaieratik itxita egon da Lasarte-Oriako udal igerilekua. Irekiera laster izan daitekeela iragarri du udalak.

Lasarteko igerilekuaren itxierak eragin zuzena izan du Allurralden, haietako asko hurbildu baitira Andoainera. Aste honetan egin duten iragarpenaren arabera, otsailaren amaierarako prest egon daiteke igerilekua lasartearrentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!