Deialdian zehaztu dutenez, "homologazio-prozesuari buruzko informazioa eta orientazioa emango da, aurrez aurreko 2 orduko tailerren bidez, eta aukerako 30 minutuko banakako aholkularitzaren bidez..
Azarora arte, hilabete bakoitzeko azken asteartean saio bana aurreikusi da lurraldeko udalerri bakoitzean: lehenengoa, otsailaren 24an izango da, Andoaingo Gaztelekuan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara. Martxoaren 31n Usurbilgo Potxoenean emango dute informazioa eta Urnietara datorren apirilaren 28an iritsiko da. Lekaion jarri dute hitzordua, orduko horretan ere goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara.
Nori zuzenduta dago?
Beterri-Buruntzako udalerrietan bizi diren eta atzerrian ikasketak egin dituzten pertsonentzat dago zuzenduta. Jatorriz atzerritarrak izan, ala ez.