Antolakuntzak jakinarazi duenez, 175 txirrindularik hartuko dute parte, 25 taldetan banatuta; talde bakoitzak zazpi kide izango ditu. Eskualdeko talde nagusiak gonbidatuta daude.
Ibilbidea
139 kilometroko ibilbidea izango du lasterketak, eta Aiztondo bailarako herri guztietatik igaroko da. Irteera Alkizan izango da, 10:00etan; helmuga, berriz, Larraulen, 13:30 inguruan.
Hasiera neutralizatua Alkizan egingo dute, Asteasuraino. Ondoren, bailarako ohiko itzulia –Asteasu, Zizurkil, Aduna, Villabona, Zizurkil eta berriz Asteasu– hiru aldiz osatuko dute. Jarraian, Alkizako igoera egingo dute: Anoetatik Axibar gainera igo, eta Sarasola sagardotegiko bidetik itzuliko dira Asteasura. Igoera hori amaituta, bailarako itzuliari beste bi bira emango dizkiote.
Azken zatian, berriz, beste bi itzuli egingo dituzte Muga Ranch igoera txertatuta, Villabonatik Fraisorotik barrena. Bigarrenean, Axibartik Sarasola sagardotegiko bidetik Larraulera joko dute, eta han egongo da helmuga.
Berrikuntza
Aurtengo berritasun nagusia Alkizako igoeraren aldaketa da. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten Asteasuko aldetik egingo da igoera, eta ez da N-1 errepidea erabiliko. Alkizatik igaro ondoren, Anoetara iritsi baino lehen, Axibarko igoerarako bidea hartuko dute, Sarasola sagardotegitik Asteasura doan errepidetik jarraitzeko.
Erreportajea osoa irakurgai dago Aiurri 688 hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.