Aurtengo maiatzean, hamaika egunez, haurrak eta gurasoak euskaraz aritzeko elkarguneak sustatu nahi dituzte. Asteotan deialdiak egin dituzte tokian tokiko euskara elkarteen bitartez, udalerri bakoitzak egoki ikusten duen moduan egitaraua antolatu dezan.
Andoainen zabaldu duten eskuorrian Eusfera egitasmoa zern den azaltzen dute:
Zer da?
Gure haurren ingurunea euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da. Familiei baliabideak, tresnak eta euskarazko espazio berriak eskainiko dizkiegu eta horretan hasi nahi duten familiei, berriz, abiapuntu eroso bat.
Norentzat da?
0 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzat (edo guraso rola betetzen duten helduentzat), euskaraz jakin ala ez.
Bilera-deialdia
Martxoak 11, asteazkena
Egun horretan bilera bana deitu dute Aiztondon eta Andoainen. Aiztondoko gurasoak Tolosako Galtzaundiren egoitzara deituta daude eta, aldiz, Andoaingoak Urigainen egingo den bilerara.
- Andoain. Urigain. Andoain. 18:00.
- Tolosa. Galtzaundi. Plaza Berria 1, Tolosa. 18:00.
