Loatzo Musika Eskolak emanaldi sorta zabala prestatu du datozen egunetarako

Aiurri 2026ko martxoaren 10a

Aste honetatik aurrera Loatzo Musika Eskolako ikasleek hainbat entzunaldi eskainiko dute. Mankomunitatea osatzen duten zortzi herrietan izango dira saioak. Musika tresna ezberdinak entzun, eta ikasleen lanarekin gozatzeko aukera bikaina eskainiko dute entzunaldiek.

Loatzo Musika Eskolan irakasten diren tresnak gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskainiko dute emanaldiek.

Musika eskolako kideek, gerturatzeko gonbita luzatu diete herritar guztiei, musikari gazteei babesa eman eta haien musikarekin goza dezaten. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!