Denok Danena taldeko pultsularien lan bikaina

Ainhoa Gil 2026ko martxoaren 11

Martxoaren 8an, igandean,  15 urtez azpiko, 17 urtez azpiko, junior eta absoluto mailako halterofiliako Espainiako Kopa jokatu zen Sevillan. Denok Danena taldeko Eneko Mesa 15 urtez azpikoetan lehiatu zen eta Eki Lziaso absoluto mailan. Denok Danenako kideek bidali dute kronika: 

"Ekaitz Cortajarena aritu zen entrenatzaile lanetan Enekorekin eta Ekirekin BLUMEn duen entrenatzailea egon zen. 
Eneko Mesak 90 kilo altxa zituen abiada modalitatean, 121 kilo bi denbora modalitatean eta egindako total olinpikoa 211 kilo izan zen. Guztira 288,89 puntu lortu zituen eta Espainiako Txapeldun gelditu zen.
Duela hilabete bete zituen 15 urte eta daraman progresioarekin  Europeora joateko ateetan dago. Orain arte bezala lanean gogor jarraitzea tokatzen zaio hemendik aurrera ea gutxieneko marka hori lortzen duen.
Apirilaren haseran ziurrenik Leonen izango da 4 egunez  Espainiako Selekzioaren konzentratuta eta bertan burutuko ditu entrenamendu saioak goiz eta arratsaldez.
Eki Lizasok 145 kilo altxatu zituen abiadan, 185 kilo bi denboran eta bere total olinpikoa 330 kilokoa izan zen. Guztira lortutako puntuak 385,42 izan ziren eta absoluto mailan 3. postua lortu zuen.
Eki Madrilgo Errendimendu Altuko Zentroan (BLUME) dago eta 2025 urtea ez zen bere onena izan, lesio luze bat tarteko geldirik egotea tokatu izan zitzaion denbora luzez eta bere mailan lehiatu ezinik egon  zen. Badirudi lesioa baretzen hasia dela,  2026 indartsu hasi du eta  animoak bidaltzen dizkiogu taldetik. 
Honi ere hemendik aurrera borrokan jarraitzea tokatzen zaio nazioarteako txapelketaren batera joan ahal izateko.
ZORIONAK ENEKO ETA EKI Denok Danena osatzen dugun guztion izenean".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!