Euskal Herriko hiriburuetan aurkezpen sozialak egiten ari dira Korrikako arduradunak. Iruñean, esaterako. Bertan, Xabi Gartzia AEKren Nazio Kontseiluko kideak nabarmendu zuenez, “Euskaldunon komunitateari euskararen ezagutza unibertsala zor zaio”. Haren hitzetan, Korrikak Euskal Herri osoan herritar guztiek euskaraz eroso bizitzeko eskubidea aldarrikatzen du, eta, horri begira, ezinbestekoak dira hizkuntza-politika eta erreminta “ausart eta sendoak”, doakoak eta guztiontzat eskuragarriak, xede dutenak hezkuntza, transmisioa eta helduen euskalduntzea bermatzea. Aurtengo leloa, EUSKARA GARA, komunitatearen izaera irekia eta askotarikoa azpimarratzeko hautatu dute. Ane Elordi Korrikaren arduradunak azaldu duenez, “Euskara ez da muga, arnasa baizik; zubi gisa landu behar da, kohesio sozialerako tresna moduan”.
2.180 kilometro, 3.436 lekuko
24. Korrika Atharratzek abiatuko da. Antolatzaileek aurreratu dutenez, hainbat keinu berezi izango dira, nola ez, Errigora aurtengo omenduari lotutako ekitaldiak. Elordik gogorarazi du Korrika jaia eta aldarrikapena dela aldi berean: “Ez gara folklore, euskara gara”, eta herritarrei dei egin die, Korrikan parte hartzera ez ezik, haren mezua urte osoan zabaltzera ere.
Bestalde, Korrikak bildutako badirua euskararen normalizaziora bideratuko dira. Hala ere, AEKren ordezkariek ohartarazi dute ezinbestekoa dela instituzioen inplikazioa eta hizkuntza-politika eraginkorrak garatzea, euskararen biziberritzean jauzi berria egiteko.
Korrika, Aiurri.eus webgunean
Atal berezian agenda, albisteak, argazki-bildumak eta bideoak.
