KORRIKA

Atharratzera eta Bilbora joateko bus zerbitzua antolatu du Korrika batzordeak

Aiurri 2026ko martxoaren 18a

Artxiboko irudia.

Hernanialdeko AEK-k Korrikaren hasierara eta amaierara joateko aukera luzatu die euskaltzaleei. Tolosaldeko AEK-k ere Bilbora joateko bidaia antolatu du.

Atharratzera eta Bilbora, busez

“24. Korrika. Euskara gara” lemapean, busa antolatu dute Atharratzera Hernanialdeko AEKk.

AUTOBUSA HERNANIALDETIK, Atharratzera
  • Martxoak 19, osteguna.
  • Irteera ordua: 09:00.
  • Itzulerako ordua: 17:00.
  • Prezioa: 15 euro.
AUTOBUSA HERNANIALDETIK, Bilbora
  • Martxoak 29, igandea.
  • Irteera ordua: 09:00.
  • Itzulerako ordua: 18:00.
  • Prezioa: 15 euro.

Txartelak eskuragarri: Urnietako AEK.

AUTOBUSA ANDOAINDIK ETA TOLOSALDETIK, Bilbora
  • Martxoak 29, igandea.
  • Irteera ordua: 09:00.
  • Itzulerako ordua: 20:00.
  • Prezioa: 15 euro.

Txartelak eskuragarri: Ernaitza eta AEK euskaltegia.

Izena emateko epea: martxoak 26, osteguna.
688 74 66 43 / andoain@aek.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!