KORRIKA

Irudi ikusgarriak utzi ditu Korrikak Aiztondon

Aiurri 2026ko martxoaren 24a

Larraul, Asteasu, Amasa-Villabona, Zizurkil, Aduna... jendetza batu zen Korrikara Aiztondon. Irudi ikusgarriak utzi ditu, beste behin.

Lekuko-eramaileen hunkidura eta poza, Korrikaren bultzada eta bizitasuna... Aiztondoko kale eta errepideak bete egin ziren bart. Arratsaldeko Korrika txiki eta ekitaldiekin motorrak berotu ondoren, Korrikari harrera bikaina egiteko gogotsu zeuden herritarrak.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!