"Ez gara alferrik pasako" film dokumentala, ostiralean ETB1n ikusgai

Aiurri 2026ko martxoaren 31

Kantagintzan debuta egin zuen Andoainen, Lourdea Iriondok.

Aurrestreinaldia Urnietan izan ondoren, zinema-aretoetan ikusi ahal izan zen Lourdes Iriondoren film dokumentala. Apirilaren 3an, 22:15ean hasita, emango du ETB1 kateak Inge Mendiorozen dokumentala.

"Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" dokumentalak Lurdes ezagutu eta bere lana erakustea du xede, eta hainbat gai lantzeko bidea ere eman dio Inge Mendioroz Ibañez egileari: emakumearen rola gure historian, erreferenteen beharra norberaren identitatea sortzeko… Izan ere, zein arrazoi egon liteke Lurdes bezalako emakume batek egindako lan handia ez ezagutzeko? Nahita ala nahi gabe ezabatu, ezkutatu eta isildu al da? Egilearen ustez, nekez uler daiteke eta halako hutsik.

Filma 73. Donostia Zinemaldiaren Zinemira saileko eskaintzaren parte izan zen eta urriaren 24an, sorterrian, egin zuten jendaurreko aurrestreinaldia. Euskal Herrian barrena ikusi ahal izan zen, tartean, Bastero Kulturgunean. Datorren ostiralean ETB1n ikusiko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!