Liztor asiarren aurkako tranpak

Ainhoa Gil 2026ko martxoaren 31

Tolosaldeako herri guztiak koordinatuta Asiako liztorren aurkako tranpatze-kanpaina abian jarri dute. 2025ean agertutako habi bakoitzeko aurten 2 tranpa jarri dira, liztorrei aurre egiteko.

Tolosaldeako herri guztietan bezala, Zizurkilgo Udalak ere kanpaina abiatu du liztor inbaditzailearen populazioa kontrolatzeko eta murrizteko.  Zizurkilen 23 habi azaldu ziren 2025ean eta ondoreioz,  46 tranpa jarri dira aurtengo kanpainan.

Tranpak ikusiz gero, ez da komeni ikutzea eta, jakinarazi dutenez, maiatzaren 31ra arte luza daiteke kanpaina.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!