Porran parte hartzea oso erraza da. Inprimakian eskatzen diren datuak osatu eta amaieran honako bi galderak erantzun:
- Nork irabaziko du finala?
- Zein emaitza izango du norgehiagokak? (markagailua: Atletico-Reala; penaltirik gabe)
Nork har dezake parte?
Lehiaketa irekia da; beraz, edonork parte har dezake. Erantzun guztiak bistaratuko dira izen-abizenekin. Eskatzen diren gainontzeko datuak ez dira argitaratuko; irabazlearekin harremanetan jartzeko erabiliko dira.
Parte hartzeko epea
Apirilaren 17ko eguerdiko 13:00etan itxiko da porra. Kontuan izan pertsona bakoitzeko erantzun bakarra hartuko dela kontuan.
Saria
Porra asmatzen dutenen artean pertsona batek sari bikoitza lortuko du:
- Arruti gozotegiak egindako tarta txuri-urdiña.
- Ormendi Kirolak dendan ikusgai dagoen Realaren baloia.
