Asteasun jokatuko dira Aiztondo pilota txapelketako finalak, apirilaren 18an

Ainhoa Gil 2026ko apirilaren 12a

Datorren larunbatean, apirilak 18, XXVII. Aiztondo pilota topaketako finalak jokatuko dira, Asteasun. Aiztondoko herrietako pilota taldeek antolatutako topaketa da eta dagoeneko iritsi dira finaletara. 16:00etan hasiko dira partidak.

Aurtengoan Asteasuk hartuko ditu finalak. Maila ezberdinetako lau final jokatuko dira, guztiak eskuz binaka.  
 
Aurtengo finalistak hauek dira:
 
Aurrebenjamin mailan
 
Arrastoa-Arroyo (Amasa-Villabona/Behar Zana)
Sansiñena-Aranzabe (Alkiza / Alkiza)
 
Benjamin mailan
 
Aburuza-Elola (Aduna / Txulobi)
San Sebastian-Eizmendi (Alkiza/Alkiza)
 
Alebin mailan

Sansiñena-Agirrezabala (Alkiza/Alkiza)
Queralt-Traore (Amasa-Villabona/Behar zana)
 
Infantil mailan
 
Urruzola-Lertxundi (Alkiza/Asteasu-Behar Zana)
Ibarbia-Barriola (Zizurkil/Aduna-Ziotza-Txulobi)
 
 
Partidak 16:00etan hasiko dira eta partiden amaieran parte-hartzaile guztien artean zozketak izango dira eta giro ona ziurtatua egongo da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!