Une honetan 194 partaide dira porran eta, saria ezagututa, lehiakide gehiago batuko direla aurrikusi daiteke. Porrako emaitzei erreparatuta, badira hainbat kontu azpimarragarri:
Gol asko, finalean
Finaletan, ohikoan, kontrol handia dago. Bada, porrako kideek ez diote horri erreparatu eta goll asko aurrikusten dituzte.
Porrako emaitzari erreparatuta, Erreala garaile argia
Askoren desioa Reala irabaztea da. Gehien-gehienak Realaren alde agertu baitira. Gipuzkoatik kanpo, ez dirudi hori litzatekeela joera.
2-1ekoa, gehien errepikatzen den emaitza
Realaren aldekoa eta 2-1koa da gehien errepikatzen ari den emaitza. Atletico de Madriden aldekoetan honako beste emaitza nagusitzen da: 3-1.
PORRAREN XEHETASUNAK
Nork har dezake parte?
Lehiaketa irekia da; beraz, edonork parte har dezake. Erantzun guztiak bistaratuko dira izen-abizenekin. Eskatzen diren gainontzeko datuak ez dira argitaratuko; irabazlearekin harremanetan jartzeko erabiliko dira.
Parte hartzeko epea
Apirilaren 17ko 13:00etan itxiko da porra. Kontuan izan pertsona bakoitzeko erantzun bakarra hartuko dela kontuan.
Saria
Porra asmatzen dutenen artean pertsona batek sari bikoitza lortuko du:
• Arruti gozotegiak egindako tarta txuri-urdiña.
• Ormendi Kirolak dendan ikusgai dagoen Realaren baloia.